Blog honetako protagonistak elkarrizketatuak dira. Zehatzago esanda, zeintzuk motibazio izan duten euskara ikasteko, zerk bultzatu dituen ezagutzan sakontzeko eta zeintzuk gako dauden erabileraren atzean.
Patri Gutierrez Lizarralde (Ibarrekolanda, 1977)
1. Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera?
Bi arrazoi nagusi azpimarratuko nituzke: bata, sakondu nahi nuela txikitatik ikasgai nuen euskara; izan ere, urtez urte eman arren ez nintzen heltzen maila duin bat lortzera. Bigarren arrazoia subjetiboagoa da eta zerikusia dauka euskaldunen inguruan antzematen nuen bizimodua edo mundu ikuskerarekin. Zerbait galtzen ari nintzela sentitzen nuen. Ikasten hasi orduko bi arrazoi hauek era natural batean integratu ziren.
2. Non euskaldundu zinen?
Aipatu dudan bezala, gramatikaren oinarriak EGB eta BUPen jaso nituen. Gero, 20 urterekin edo Deustuko Irakaslegoan urtebete eman nuen. Hurrengo urtean, berriz, AEKn hasi nintzen eta lau bat urte eman nituen bertan, lehenengo Matxintxun, gero Lizardin, eta azkenik, Santutxun.
3. Uste duzu adierazi nahi duzun guztia euskaraz adierazteko gai zarela?
Bai, baina batzuetan gaztelaniazko hitz, esaldi eta makuluetara jotzen dudala onartu behar dut. Kateatzen naizenean buruak gaztelania erabiuultzen du.
3. Zenbatekin erabiltzen duzu euskara solasaldi osoetan?
Hurbileko hamar-hamabi lagunekin eta baita lanean bezero batzuekin ere.
4. Zein tapoi edo galga aurkitzen duzu euskara dakiten batzuekin hasieratik amaierara euskaraz egiteko?
Interlokutearengan euskeraz egiteko erresistentzia edo gogo falta sumatzen badut berehala ematen amore eta gaztelaniaz hasten naiz neu ere.
domingo, 12 de octubre de 2008
Suscribirse a:
Entradas (Atom)